Lekittarra eta Mutriku banderaren lehiatik kanpo geratu dira. Hondarribiak erakustaldia eman, eta Zierbena eta Getaria Urdaibai Eusko Label Ligako liderra baino azkarragoak izan dira.
Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zen setioa oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du Arantzamendik, kontakizun ofizial horretan ezabatuak izan diren ahotsei garrantzia emanez.
Mutrikuarra 35 urtetan egon zen karguan musika bandan, inor baino gehiago.
Mikel Etxaburu ondarrutarrak abiatu du ekimena eta telefono zenbaki bat jarri du eskuragarri ekarpenak egin nahi dutenentzat: 623 435 217.
«Exekuzio arbitrarioaren biktima» ofizialtzat aitortu ditu gaur [abuztuak 30] Jaurlaritzak, ikerketa luze baten ondoren. Azken 50 urteetako bertsio ofizialak tiroketa batean hil zirela zioen arren, frogek gezurtatu egin dute bertsio hori.
Aurreko urteetako egitaraua berreskuratu dute Milloi Auzo Elkartekoek, eta berritasun modura, desafioa prestatu dute domekarako. Berriatuan hasi eta jaiak ospatzen dituzten zelaira bizikletaz eta korrika egingo dute erronka Jon Garramiolak eta Egoitz Aranzetak.
Potxuak Martxan talde feministak 2014an sinatutako akordioa betetzea eskatzen du
Irailaren 1ean aurreikusita bazegoen ere, material faltagatik irekiera atzeratu behar izan du udalak
Naia Garetxana lekeitiarrak bere inoizko markarik onena hobetu zuen zapatuan [abuztuak 27].
Seinaleek igoera bakoitzaren datu nagusiak emango dituzte; altitudea, luzera, desnibela eta malda maximo eta ertainak, bai eta bidearen erabiltzaile guztiei txirrindulariak aurreratzeko segurtasun-distantzia errespetatzeko jarraibideak ere.