
Erakusketaren inaugurazioa eguenean [irailak 1] izango da, 12:30ean, Itsasaurren. Hilabete osoan egongo da ikusgai herrian.

Txoko Eder elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketan hamasei taldek parte hartu ahalko dute gehienez, eta irailaren 8ra arte dago zabalik izena ematea.

Udalaren bitartez egingo da eskaera, eta baimenduek betebehar batzuk izango dituzte.

Ekarpena egiteko nahia dutenei parte hartzeko gonbidapena luzatu diote, eta boluntario bezala parte hartu nahi dutenentzat telefono zenbaki bat jarri dute eskuragarri: 633 46 72 73.

Correosek Ziortza-Bolibarreko monastegiari eskainitako zigilu-marka turistiko bat sortu du.

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jon Zabalak Hondarribiko Grand Slamean irabazi diete Johan Sorozabal eta Jokin Del Riori. Txapelketako finalaurrekora pasatu dira garaipenagaz. Gazte mailan, Etxeberri eta Manzisidor gailendu zaizkie Basterra eta Zugaitzi.

Mutrikuarrek ez dute lortu KAE 1 mailara igotzeko txartelik. Busturialdea Eusko Label ligako play offetan gertatzen denaren menpe dago maila mantentzeko.