Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Miguel Arrieta Lekitto musika bandako eta Estudiantinako zuzendari ohia hil da 83 urtegaz

Mutrikuarra 35 urtetan egon zen karguan musika bandan, inor baino gehiago.

Mikel Reina Barros
Lekeitio,Mutriku
2022/08/31

Miguel Arrietak 1962an hartu zuen lehen aldiz Lekitto musika bandaren zuzendari kargua Francisco Garcia ordezkatuz. Bi izan ziren musikariaren lehen garaiko ezaugarririk nabarmenenak, bandaren arabera: “batetik, musika ikastera hurbiltzen ziren ikasleei ematen zien tratu duina, eskoletan ematen zen tratu ankerraren aldean, guztiz bestelakoa. Bestetik, garai hartan, herriko plaza jendez bete egiten zela bandaren bailableekin dantzan egitera”.

1967an Rafael Rosellek hartu zuen bere postua, bost urteko lehen aldi hori itxiz. 1975ean itzuli zen Arrieta Lekitto musika bandaren zuzendari kargura, 30 urte luzetan egon zen, 2005era arte, gaur egun zuzendari den Urtzi Iriondori testigua pasa zion arte. “Euskal musikagintza suspertzeko xedez, euskal kantautoreen abestiak eta abesti herrikoiak bandarako moldatzen lan handia egin zuen, baita kanta berriak asmatzen ere. Bailableak eta kontzertuak uztartu zituen Musika Bandak garai hartan”.

Miguel Arrieta, Lekeitioko portuan.

Iriondok Mutrikutik ezagutzen zuen Arrieta, ez bakarrik Miguel baita bere familia ere: “Etxeko modukoa zen niretzat, Pako Arrieta aitagaz hasi nintzen musikan eta Agustin anaia izan zen nire lehen zuzendaria”. Lekitto musika bandako egungo zuzendariak San Antolin jaien “data bereziak” nabarmendu ditu, “herriko musikako erreferente nagusi eta bakarra izan da urte askoan eta aktibo egon da azken egunera arte”.

Sortzaile. 1964. urtean bandurria jole moduan hasi zen Estudiantinan. Garai hartan, Andres Ordorika zen taldearen burua, eta saioen prestatzailea, berriz, Markos Santamaria. Zenbait urtera, Miguel Arrietak hartu zuen Estudiantinaren gidaritza, berau sendotu eta berregituratuz. Ordutik, hainbat abesti eta melodia berri sortu zituen, eta gaur egun estudiantinak jotzen duen errepertorioa berak armonizatutakoa da.

Hauek dira kanta ezagunenetako batzuk: Arranegi, Gabota 2, Otoio, Gabota 4, Paparduak, Biribilketa, Eskolape, Kaltzapintxo, Aittitta Makurra, Karraspio, Zumatzeta, Sugelandaria, Maite, Hamalau Kirriskarro, Talatik Portaleraino, Lekitto bai polita, Kukua, Trabola, Kanal de Mantxatik, Otzaratxu bat. 2010. urtean Lekitton kantaten I. liburuan bildu ziren abesti horietako asko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.