3.mailako Euskadiko Aizkora kanporaketa lehiatuko da Etxebarrian
Domekan [irailak 4], 12:00etan, Etxebarriko herriko frontoian lehiatuko da 2022ko Euskadiko 3.mailako aizkora kanporaketa.
12.00etan emango diote hasiera jardunaldiari, eta 35 parte hartzaile izango dira lehian. Kanporaketa egiteko zozketa burutuko da 11:30ean frontoian eta lau talde sortuko dira. Aurreratu dutenez, lehia gunera kirolariak bakarrik sartu ahalko dira, eta beroketarako egurra federazioak jarriko du.
Parte hartzaileen zerrenda jakitera eman dute, eta hauek dira parte hartzaileak: Mikel Agirre, Julen Aranberri, Goizeder Belza, Haritz Esnal, Cesar Fernandez de Landa, Julen Gabirondo, Ibon Garaiburu, Emilio Garcia, Xabier Gartzia “Utxu”, Hilario Gonzalez, Iker Gorriti, Hermenegildo Herrero, Patxi Igoa, Aritz Irazabal, Andoni Iruretagoiena, Axel Larrañaga, Jon Larrañaga, Beñat Lekue, Daniel Lopez, Patxi Mindegia, David Naredo, Urtzi Olasagasti, Artiz Oregi, Luis Polanco, Suharri Rodrigez, Jon Rodrigez, Iosu Santamaria, Fermin Santamaria, Ibai Telletxea, Jon Telletxea, Aitor Urteaga, Julen Uzkudun, Isidro Velasco, Iker Vicente eta Unai Zabala.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, izena eman duen kirolari orok parte hartu beharko du. Arrazoiren batengatik azkenean norbaitek ezin badu parte hartu, Euskadiko Federazioari jakinarazi beharko dio, eta arrazoia frogatu, hala nola, sendagilearen ziurtagiria, lanekoa… Bestalde, arrazoirik eman gabe edo frogatu gabeko ez agertzeak emanez gero, Federazioko diziplina organora bideratuak izango dira.