Harrera beroa Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariei
2022ko Kontxa lehiatzeko txartela lortu ostean, harrera beroa jaso zuten Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariek herritarren aldetik.
Sailkapen estropada bukatuaz batera Donostiara joandako herritarrek kantu eta txalo zaparrada artean merezitako harrera egin zioten. Arraunlari eta herritar guztiak emozioak bizi bizi zituztela ospatu zuten lorpena.
Ondoren, herrira heltzean festak jarraitu egin zuen. Ohi bezala, Alde Zaharrean harrera egin zitzaien. Bizitakoaren lekuko dira herritarrek jasotako irudiak.