Espainiako loteriak 300.000 euro utzi ditu Ondarroan
Lehenengo sariaren bi dezimo saldu dira Ondarroako bigarren administrazioan, Alamedan.

Zapatuan [irailak 3] Espainiako loteriaren iraileko zozketa bereziaren sariak banatu zituzten, eta 16. 245 zenbakiak jaso zuen lehenengo saria. 150.00 euroko dezimo saridunetatik bi, Ondarroan saldu dituzte.
1.500.000 euro banatu ditu Espainiako Estatuan, horien artean, Bartzelonan, Kordoban, Ibizan eta Madrilen.