Liburuen amuak ekimenak hitzordu berriak ezarri ditu
Urriaren 29an izango da lehenengo saioa, Eider Rodrigezen 'Eraikuntzarako materiala' izango da aztergai, eta idazleak ere parte hartuko du saioan.
Ondarroako Udalak antolatzen duen Liburuen Amuak ekimenaren aurtengo ikasturteko eskaintza prest dago. Bost liburu aukeratu dituzte hurrengo hilabeteetarako.
Ohi bezala hileko azkenengo zapatuetan bilduko dira, 10:00etatik 12:00etara bitartean, Ondarroako Udal liburutegian, Joxe Mari Urteagarekin batera.
Ikasturteko lehenengo saioa urriaren 29an izango da, eta Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala liburuari buruz berba egiteko batuko dira irakurzaleak; azaroaren 26an, Pereirak dioenez liburua hartuko dute hizpide. Antonio Tabucci da liburuaren egilea, baina Fernando Reyrena itzulpena.
2023ko aukerak ere lotu dituzte. Alaine Agirreren Karena, otsailaren 25ean hartuko dute gaitzat; martxoaren 25ean, Sandor Marairen Azken hitzordua; eta Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza, maiatzaren 25ean. Aurreratu dutenez, idazle ondarrutarra saioan izango da.
Interesa duen orok izena emateko aukera izango du Udal Euskara zerbitzura deituta 94 683 36 68 edo emailez mrey@ondarroa.eus. Baita Udal liburutegiarekin harremanetan jarrita ere 94 683 33 43 telefonoaren bitartez, edo liburutegia@ondarroa.eus helbidera idatzita.