Ezkabara mendi irteera, domekan
Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatu duen irteeran Iruña-Ezkaba-Olabe ibilbidea osatuko dute. Izena emateko azken eguna, eguena [irailak 8].
17 kilometroko ibilbidea izango da, eta bost ordutan egiteko modukoa dela aurreikusi dute antolatzaileek. Gainera ibilbideak desnibela izango duen arren (+668m), zailtasun ertainekoa dela jakinarazi dute.
Irteeran parte hartzeko eguena [irailak 8 ] da izena emateko azken eguna. Izen ematea Mutrikun, Aparra jantzi dendan egin daiteke eta baita Burumendi taldearen webgunearen bitartez. Ondarroan, berriz, Anaitan egingo da izen ematea. Irteeraren prezioa 12 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 15 eurokoa gainerakoentzako.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Markinatik abiatuko da 7:00etan, eta autobusak lehen geldialdia Ondarroan egingo du; 07:15ean, Astilleruko geltokian. 07:20ean helduko da Mutrikuko Txanbolingo biribilgunera. Azken geldialdia Deban izango da 07:30ean.