Aurrerak ligako lehenego jardunaldia lehiatuko du Zaldupen
Zapatuan [irailak 10], 17:00etan, Zaldupen jokatuko da Aurrera eta Barakaldoren arteko partida.
Zapatuan emango dio hasiera ligari Aurrera Kirol Elkartean, eta hain zuzen ere etxean jokatuko du, Zaldupen. Barakaldoren kontrako partidari 17:00etan emango diote hasiera.
Denboraldiaurreko partidetan erakutsitako maila eta emaitzak mantentzen saiatuko dira Mikel Etxabururen mutilak. Gainera, zapatuko jardunaldia are bereziago izate aldera, Aurrera taldean urte luzez aritutako hiru jokalari ondarrutarri omenaldia egingo diote partida baino lehenago, hain zuzen ere 16:45ean. Taldeko kapitaina izan den Ander Laka, Oier San Migel atezaina eta Jon Iñaki Mendizabal jokalariari.
Hortaz, ohi bezala aurrera animatzera joateko deia egin dute. Pasaden denboraldian zaleek erakutsitako babes eta berotasunagaz ekiteko denboraldiari.