Lekeitioko Udalak San Antolin Jaietako balorazioa osatu du
Atzo [irailak 8] amaitu ziren sanantolinak Anteroren ezkutatzeagaz.
Lekeitioko San Antolin JaiakĀ Anteroren ezkutatzeagaz amaitu ziren atzo [irailak 8], orain udalak , Koldo Goitia alkatea buru dela, hausnarketa prozesua abiatu du. Alkatearen azken sanantolinak izan dira karguan, ābereziak osoā. Jaietako une batekin geratu beharrekotan txupina aukeratuko luke: āAteak zabaldu, balkoira irten eta plaza jende betetan ikustea berriro oso pozgarria izan zenā.
Antzar Egunean 50.000-60.000 pertsona bildu ziren Lekeition, horrek dakarren guztiagaz. āMartitzena jai eguna izaterakoan, eta bi urteko etenaldiaren ostean, inoiz baino jende gehiago etorri zen Lekeitiora. Hala ere, giro alai eta polita nagusitu zen, ez zen arazo handirik egon, eta hori da albisterik onenaā, esan du Goitiak. Herritarrengandik erantzun onak jaso ditu, āgauetako kontzertuetako musika taldeek harrera oso ona izan duteā.
Udalaren beldur handienetako bat Antzar Jaiko antolakuntza zen, portuaren berregituraketarekin antolaketa aldatu behar izan zutelako. Alkateak Antzar Eguneko Komisioaren lana goraipatu du: āAntolaketa bikaina izan zen, potinen sarrerak eta irteerak behar bezala egin ziren eta horrek jaiari arintasuna eta ikusgarritasun eman zionā. 16:00etan hasi zen jaia eta 19:17ean amaitu, bi geldialdi egin behar izan ziren beroagatik tiratzaileak nekatuta zeudelako.
101 potinek parte hartu zuten, 76 lekeitiarrak eta eskualdekoak eta 26 kanpotarrak, hau da, inoiz baino gehiago. Abuztuaren 12an Lekeitioko Udalak aho batez onartu zuen Antzartek polimerozko antzarrak erabiltzea bakarrik. Hori izan da beste berritasun nagusia. Antzar Jaiean guztira 200 altxada egin ziren, bataz besteko altxadak 1,98koa izan zen. Hamalau antzar erabili ziren eta gehien iraun zuenak 58 altxada jaso zituen. Emakumeen parte hartzea ere nabarmentzekoa izn zen, 26 izan ziren harrapatzaile eta 19 patroi.
Udalak martxan jarritako protokoloek behar bezala joan ziren. āUdan beste herri batzuetan izandako erasoengatik beldur ginen, baina ez da arazo handirik egon. Zenbait kolpe eta zauri egon dira eta telefono mugikor eta diru-zorro lapurtu diraā, zehaztu du alkateak.
Zenbaki argigarriak. Antzar Eguneko tentsio une nagusia goizaldean izan zen, Larrotegiko autobus geralekuan. Gazte asko izan ziren ordu berean autobusa hartu nahi izan zutenek, eta āeromen uneakā bizi izan ziren. āBeti dago zer hobetu, eta kasu honetan, herritik irteteko antolaketa izan da, beste modu batera antolatu beharko da hurrengo urteetan. Inoiz baino Bizkaibus gehiago joan eta etorri ziren Lekeitiora, autobusak alokatu zituzten askok. Autobus hauek non geratu behar diren erabaki behar dugu, pertsonen joan-etorria erraztekoā, hausnartu du Goitiak.
Ibilgailuen pilaketak ekiditeko eta herrirako sarrera eta irteera segurtasunez egiteko, Bizkaibusek antzar egunean autobus zerbitzu berezia jarri zuen, eta hauetan 15.670 bidaiari egon ziren (2019an baino %5,37 gehiago). Gainera, 50 autobus pribatu inguru etorri ziren Lekeitiora eta Gababus zerbitzuak 1.000 bidaiari inguru izan zituen. Lurraldebusek ohiko autobus zerbitzua izan zuen.
Osakidetzako datuen arabera, antzar egunean medikuntza alorrean 28 esku-hartze izan zituzten, irailaren 5eko 15:00etatik irailaren 6ko 8:00etara bitartean. Horrez gain, erizaintza alorrean, beste 28 esku-hartze egin zituzten.Ā Gurutze Gorriari dagokionez, antzar egunean 49 langile ekarri zituen Lekeitiora, anbulantziak, ontziak, postu bat eta kanpainako ospitale bat. Antzar jaia eta masta-puntan zehar guztira 32 esku-hartze egin zituen, horietatik 6 adin txikikoen artean. Gauean zehar berriz, guztira 28 osasun esku-hartze egin ziren, 25 PSAn ebatzitako asistentziak eta 1 Lekeitioko osasun zentrora. Esku-hartzeetatik 2 adin txikikoak izan ziren.
Udaltzaingo eta Ertzaintzaren datuak aztertuz, aurten 90 salaketa egon dira mugikor eta diru-zorroen lapurretagatik. Datuak 2018 eta 2019ko antzerakoak dira.
Kaleetako garbitasunari dagokionez, jai egun jendetsuenetan langile kopuruak gora egin zuen kaleak garbitzerako orduan, kamioi, putzegile, mangera eta bestelakoak erabiliz. Guztira herrian jaietan 18.820 kilo zabor batu ziren, azken jaietan baino %32 gehiago (2019an 14.200 kilo); Antzar egunaren ondoren batu zen zabor kopuru handiena 11.180 kilo zabor, azken jaietan baino %45 gehiago (2019an 7.680 kilo).
Ā