Haurrei zuzendutako irakurle klubak martxan jarri dituzte
Ondarroako Txomin Agirre Udal liburutegian burutuko dira, 3-5 eta 5-8 urte bitartekoentzat egongo dira bideratuta saioak.
Ondarroako Txomin Agirre Udal liburutegiak irakurle klubak antolatu dituzte 3-5 eta 5-8 urte arteko umeentzat eta haien gurasoentzat.
Ekimenaren helburua irakurketaz eta literaturagaz gozatzea dela aipatu dute antolatzaileek. “Irakurketa ekimenaren bitartez gurasoek, haien seme-alabekin batera, irakurketa une batzuk partekatu dituzte”.
Saioak liburutegian burutuko dira, 3-5 urte bitartekoen saioak urriaren 4an, 25ean eta azaroaren 15ean burutuko dira. 5-8 urte bitartekoen saioak, berriz, urriaren 5ean, 26an eta azaroaren 16an izango dira. Zehaztutako saio guztiak 17:00etan abiatuko dira.
Izena ematea. Izena ematea doakoa izango da, eta liburutegian bertan egin beharko da, bertaratuz edo 946 83 33 43 telefono zenbakira deituta. Azaldu dutenez, gehienez ere 15 haurrek parte hartu dezakete gurasoekin batera.
Bestalde, urrian liburutegian egongo diren ipuin kontalarien saioak nortzuk zuzenduko dituzten zehaztu dute. Lehenengo bi saioak, urriaren 2 eta 3an izango direnak, Alaitz Murok bideratuko ditu. Urriaren 13an Eneritz Artetxe izango da protagonista. Urriaren 19an Badut taldea egongo da, eta hilabeteko azkenengo saioak Pello AƱorgaren eskuetan geratuko dira, hain zuzen ere, urriaren 27 eta 28an.