Zapatu gazi gozoa, Zaldupen
Omenaldi beroa eskaini zioten Laka, San Migel eta Mendizabali. Aurrera K.E. 0-3 Barakaldo C.F amaitu zen denboraldiko lehenengo partida.
Omenaldi beroa eskainiagaz hasi zen arratsaldea Zaldupe zelaian. Urte luzez Aurrera Kirol Elkartean aritu ostean, agurra emateko unea heldu zen, hain zuzen ere, Ander Laka kapitaina, Oier San Migel atezaina eta Jon Iñaki Mendizabal jokalariarentzat.
Pasillotik igaroaz sartu ziren hiru omenduak zelaira, Mikel Santiso Aurrera Kirol Elkarteko zuzendariaren laguntzagaz, eta hurbildun ziren guztien txalo zaparrada artean. Elkarteak egindako ibilbidea eta emandako guztia eskertu nahi izan zien kirolariei. Errekonozimendu eta aitortza gisa, hiru jokalari izan ziren omenduei opari bana banatzeaz arduratu zirenak. Ibilbidearen oroigarriak banatu zizkieten, eta besarkada artean eskertu zuten keinua, une berezi bilakatuz partida aurreko omenaldia.
Hasiera gazi gozoa. Aurrera K.E. eta Barakaldo C.F ren arteko lehiari hasiera eman zioten 17:00etan. Lehenengo zatian bi taldeak lehia estuan aritu ziren arren, ez zuten markagailua igotzerik lortu. Bigarren zatia hasiaz batera, aurrea hartu zuten Barakaldokoek 0-1 ekoa eginaz. Nagusitasuna erakutsi zuten zelaian, eta beste bi gol egin zituzten denbora gutxian.
0-3ko markagailuarekin, aukera argi bat izan zuten ondarrutarrek, 80.minutuan Iosu Muñosen erremate baten bidez, baina gora joan zen. Azkenean, 10 jokalarirekin bukatu zuen partida Aurrerak, aldaketa guztiak eginda zituela jokalari bat lesionatu baitzen.
Ikusleek ohiko berotasunagaz hartu zuen taldea. Denboraldiko lehen partida garaipenik gabe hasi du ondarroako taldeak, baina oraindik denboraldi luzea dute aurretik. Bigarren jardunaldia domekan [irailak 18] lehiatuko dute, Leioan.