Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak 'Bar Gloria' bere lehen eleberria aurkeztu du
Eleberriak Ana, Rakel eta Migelen istorioa kontatzen du. Gaur [irailak 13] Donostiako udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan egin du aurkezpena.

Nerea Ibarzablen lehen nobela da Bar Gloria, eta gaur [irailak 13] aurkeztu du Donostiako udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan. Markina-Xemeindarra pozik agertu da lehen liburuaren argitalpenagaz: “Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso”.
Eleberriak Ana, Rakel eta Migelen istorioa kontatzen du. “Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin”, azaldu du idazle eta bertsolariak.
Ibarzabalek bertsoei helduko dio laster, urriaren 1ean Goitane-Irabarnen ekingo dio bere bigarren Bertsolari Txapelketa Nagusiari, lehendabizikoa 2021an Bizkaiko txapeldun izendatu eta gero. Xabat Galletebeitia lekeitiarrak urriaren 2an hasiko du bere ibilbidea, Gasteizen.