Danbor hotsez hasi dira Galbaixo Jaiak
Galbaixo bezperako danborradarekin eman diote hasiera mutrikuarrek jaiei. Gaur [irailak 14], Galbaixo Egunean, egun osoko egitaraua izango dute aurretik.
Bi urteko etenaldiaren ostean mutrikuarrak kalera bueltatu ziren, danbor hotsez, Galbaixo Bezperari hasiera emateko asmoz. Anaiarte biltokiaren eskutik, eskuak astindu zituzten, joleek nahiz ikusleek. Gogoan izan zituzten bi urte hauetan zendu diren kideak, eta eskerrak eman zizkieten herritarrei, urtez urtez plazak bete eta txalo artean jasotzeagatik.
Hitzak albo batera utzi eta, ohi bezala, danborrak astintzen hasi ziren, Musika Bandaren soinuak lagunduta. Gaur [irailak 14], Galbaixo Eguneko egitarau osatu bat dute aurretik.