Kamiñazpiko igogailuaren proiektua ikusgai dago
Irailaren 19ra arte ekarpena egiteko aukera egongo da.

Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, Kamiñazpiko igogailu berriaren proiektua ikusgai dago, hain zuzen ere, Udaletxeko hirigintza sailean. Udaletik aipatu dutenez “urrats bat da auzotarrentzako hain garrantzitsua den azpiegitura egin ahal izateko”. Proiektuari ekarpenak egiteko aukera dago, irailaren 19ra arte.