Mutriku urdinez jantzita
Moila inguruak jendez josi dira goizetik. Kukaina, musika, sardina errea eta sokamuturra izan dira protagonista.
Gaurkoan, PiƱastei Eguna izanik moilara jaitsi dira herritarrak Galbaixo jaien ospakizunekin jarraitzeko. Kofradia Zaharraren inguruetan jendea biltzen hasi da 11:00ak joaz batera, begiradak kukainan finkatu eta nor baino nor gehiago hasi dute parte hartzaileek. Lehia estuan ibili ostean, lortu dute ikurrinari heltzea. Hortaz, ekimena burututa, moila ingurura joateko ordua heldu da.
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, bandaren doinuek alaituta, Goiko Plazatik irten, eta moilaraino kalejiran joan dira. Hortaz,Ā kalejira moilara helduta, eta kukaina inguruan zeudenekin bat egiteaz batera jaiak eztanda egin du, eta portu inguru guztiak urdinez jantzi dira.
Lonja Zaharraren arkupetik zetorren sardina errearen usaiak eta musika bandaren soinuek nahaste zoragarria osatu dute. Zapatei Kalean, ohi bezala, pregoia bota, jaiei hasiera eman eta kantuan aritu dira.
Ohitura bilakatu diren jolasek ere bere lekua izan dute. Portuko sarreran, haur eta gaztetxoak bildu dira, lurrezko itsulapikoak apurtzeko asmoz. Begiak estali eta kolpe egin nahian aritu dira, ikusleen ohiu eta txalo artean. Ondoren, ur-irinetan txanponak bilatzen aritu dira.
Jolasak amaituta eta musika bandaren azken kantuez gozatu ostean, eguneko lehen sokamuturrari hasiera emateko unea heldu da, ikusleak gogotsu zeuden hasteko zain, eta 13:20 inguruan bota dute itxaplerua.