Ondarroako Kofradia Zaharra izango du bigarren geltokia Liburuaren arbola erakusketa ibiltariak
Erakusketaran helburua liburua bera zer den ulertarazi eta bere garrantzia azpimarratzea da. Urriaren 20tik azaroaren 10era egongo da ikusgai erakusketa Ondarroan.
Euskararen Etxeak Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria aurkeztu du gaur [irailak 20], Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Erakusketa ibiltariak Bizkaiko bost herri zeharkatuko ditu liburuaren garrantzia azpimarratu eta euskal literatura eta ekoizpen editoriala herritarrengana hurbildu asmoz, horien arteko bat izango da Ondarroa.
Portugaleten hasi du erakusketak bere ibilbidea, eta herriko Gazte Gelan egongo da urriaren 11ra arte. Ondarroako Kofradia Zaharra izango du bigarren geltokia, urriaren 20tik azaroaren 10era. Erakusketak aurrera jarraituko du, azaroaren 17tik abenduaren 9ra, Getxoko Punta Begoñako Ekitaldi Aretoan. Zornotzako Zelaieta Zentroak abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra hartuko du Liburuaren Arbola. Eta, azkenik, Gernikako Euskal Herria Museoak erakusketa erakutsiko du 2023ko otsailaren 7tik martxoaren 5era arte.

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua; Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko ordezkaria eta Azkue Fundazioko zuzendaria; Txema Ezkerra Portugaleteko alkateordea eta Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Gazteria eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia; Txema Ezkerra Portugaleteko Udaleko Alkateordea eta Gazteria zinegotzia; Koldo Nuñez Portugaleteko Udaleko Euskara zinegotzia eta Gorka Arrese editorea eta erakusketaren diseinatzailea Portugaleten egin duten aurkezpenean. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Jakitera eman dutenez, erakusketak liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia eta baita liburuan parte hartzen duten eragileak aztertzen ditu ere: idazlea, editorea, irakurlea, inprenta eta, aldi berean, herritarrei euskal literatura eta argitaletxeen ekoizpena hurbiltzen laguntzen die, Bizkaikoari arreta berezia eskainiz.
Gorka Arrese editoreak diseinatu du erakusketa, eta hitzaldi bana emango du erakusketa hartuko duten udalerri bakoitzean.