Katuak elikatzeko ontzia ezarriko dute San Juan Txurru kalean
Babestu Ondarroako Katuen Babeserako elkartearen ekimenez, eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz, San Juan Txurru kaleko eskaileretan ezarriko dute katuak elikatzeko ontzia. Katu kolonia bat bertan bizi denaren jakitun izanaz, gunea errespetuz zaindu eta gunea egokitzeko asmoz ezarri dute gunea. Udaletxeko brigada arduratu da eskailerak txukuntzeaz.
Udalaren eta Babestu elkartearen arteko proiektuaren helburuak, katuen marrakak, markaketak eta hauen arteko borrokak ezabatzea, katuen osasun baldintzak hobetzea, eta bizilagunen elkarbizitza hobetzea dira, batik bat. Gainera, hiri eremuetan katuan garrantzitsuak direla azpimarratu dute, sagu, labezomorro eta beste intsrektu mota batzuk kontrolatzeko.
Elkartetik dei egin dute, “Espero dugu herritarrek gunea errespetuz tratatzea. Katu zaleak, mesedez, ez zikindu kalea janariarekin eta katu zaleak ez direnak, mesedez, errespetuz tratatu katuak eta zaintzaileak”.