Markina-Xemeingo Gaztelekua astebururo dago zabalik
Udalak eta MAXE elkarteak 2022-2023 ikasturterako hitzarmena sinatu dute
Joan den barikuan [irailak 16] sinatu zuten 2022-2023 ikasturterako lankidetza hitzarmena Markina-Xemeingo Udalak eta MAXEk. Bertan daude zehaztuta Sorginzulue Gaztelekuaren proiektuaren nondik norakoak.
Asteburuan zabaldu zituen ateak Gaztelekuak lehen aldiz ikasturte berrian, eta ohi modura, ekainera arte egongo da zabalik. Ordutegiari dagokionez, barikuetan 17:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, zapatuetan 16:00etatik 22:00etara eta domekatan 16:00etatik 21:00etara. Erabiltzaileak herriko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeak izango dira.
Udalak 47.354,10 euro bideratuko ditu 2022-2023 ikasturtean Gaztelekuko zerbitzua bermatzeko: 19.121,84 euro 2022ko aurrekontutik eta 28.232,26 euro 2023ko aurrekontutik.