Astelehenean bueltatuko dira Alamedako pentsiodunak
Oporraldiko etenaldiaren ostean, irailaren 26an 12:00etan bueltatuko dira kalera Ondarroako pentsiodunak.
Eskualdeko aldarri gune garrantzitsu bilakatu den Ondarroako Alamedara bueltatuko dira astelehenean [irailak 26], 12:00etan, Alamedako pentsiodunak.
Eskualdeko gainontzeko herrietan iraileko egun ezberdinetan bueltatu dira kaleetara, aldarriagaz jarraitzera, eta gune esanguratsuenetako baten unea heldu da orain. Hortaz, deia egin dute ohi bezala jendea hurbiltzeko: “Pentsiodunak berriro ere Alamedara!”.