Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hil arte bizi tailerrak emango dituzte Lekeition

Norbere heriotza norberak nahi duen erara antolatu ahal izateko argibideak eskainiko dituzte tailerretan, modu praktikoan. Martitzenean [irailak 27] aurkeztuko dituzte tailerrak, Lekeitioko kultur etxean egingo duten ekitaldian.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2022/09/22

Herritarrek heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuagaz, Hil Arte Bizi tailerrak egingo dira urrian eta azaroan Lekeition, eta horren berri emateko, aurkezpen hitzaldia egongo da datorren martitzenean [irailak 27] Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoan.

Egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzea dute helburu tailerrek, eta horretarako zortzi tailerretako ibilbide bat proposatzen dela azaldu du, egitasmoa bideratuko duen Nere Erkiaga tanatologoak: “Talde dinamiken bidez ariketak eginda eta besteenak entzunda, alor bakoitzean norbere ideiak argitzen joango gara. Argituko dugu zer daukagun egiteko eta zelan nahiko genukeen egin. Dena izango da praktikoa“.

Besteak beste, tailerretan, testamentuaren eta ondasunen inguruan ze lege dauden eta ze aukera ikusiko dute, baita bizi digitala zelan kudeatu ere. “Ikusiko dugu Googlen norberari buruz zer dagoen eta hil eta gero zelan kudeatu ahal den, eta sare sozialekin berdin”. Horrez gain, hileta zerbitzuek zer egin behar duten eta norberak, nahi izanez gero, zer egin ahal duen, aseguruak zelan funtzionatzen duten, eta norbere gorpuaz zer egin nahi den eta ze aukera dauden ere aztertuko dituzte.

Legatua eta agurra ere tailerretan landuko dituzten beste bi puntu garrantzitsu izango dira. “Legatuari dagokionez, batez ere, bizirik geratzen direnentzako zein bizi balio transmititu nahi den edo nori zer esan nahi zaion pentsarazi, eta horretarako ze aukera dauden ikusiko dugu. Hau da, esate baterako, idatziz, bideoz edo audioz zer nahiko zenukeen esan eta zelan”. Agurrari dagokionez, bestalde, erlijioagaz gain, pertsonaren izatearekin daukan zerikusiaz ariko dira: “zergatik den hain garrantzitsua, zer aukera dauden egiteko, eta zer gustatuko litzaiokeen bakoitzari”.

Karpeta. Hiru tailerreko beste bloke batean, berriz, osasungintza arlora begira jarriko dira. “ZaintzarenĀ  inguruan gogoetak, bakoitzarentzat zer den garrantzitsua zer ez, eta aurretiazko dokumentuak lagatzen joateko ariketak egingo ditugu.” Eta, amaieran, argitutako guztia batu eta karpeta bat osatuko dute, Agur on karpeta. “Karpetan gordetako guztia izango litzateke hiltzen zarenean beste pertsona batek guztia eskura edukitzeko. Hor faltako zirenĀ  testamentua, aurretiazko dokumentua eta horrelako dokumentu legalak”.

Azken horrek egitera animatzeko azkenengo tailerrean kontratu sinboliko bat ere egingo dute: “Dena azaldu ondoren konpromiso bat hartuko da taldearen aurrean animatzeko, bestela ez dira egiten”.

Martitzeneko hitzaldian xehetasun guztiak eman ondoren, tailerretarako izen-ematea zabalduko dute. Gehienez hamabi laguneko taldea izango dela aurreratu du Erkiagak. Urriaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera, eta tailerrekin urriaren 6an hastea dute asmoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.