Aitor Ajuria eta Ainhoa Lendinez, nagusi Tontorramendiko igoeran
Hirugarren postuak, ondarrutarrentzat: Aitzol Elu eta Eneritz Basurko igo dira podiumera.
Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako Tontorramendira IX. igoera bertikala Aitor Ajuria otxandioarrak eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak irabazi dute. 1,8 kilometroko igoera 15 minutuan amaitu zuen Ajuriak. Lendinezek berriz, 20 minutu eta 40 segundotan burutu zuen ibilbidea.
Alberto Lamariano (16.34) eta Aitzol Elu (16.41) ondarrutarrak osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan Leire Uribe sailkatu zen bigarren (22.13) eta Eneritz Basurko ondarrutarra hirugarren (22.37). Gazteen artean Xanet Gimeno, 21 minutu eta 15 segundoko marka eginda.
Antolatzaileak pozik agertu dira izandako erantzunagaz, eguraldia ez zuten lagun izan, eta hala ere 40 parte hartzaile izan zituzten, puntako izenak tarteko. Gainera, ikusleen aldetik ere harrera ona egon zen, hortaz, eskerrak luzatu nahi izan diete guztiei. Aurtengo lanak eginda, begirada datorren urtean ezarri dute. Hamargarren edizioa izanik, zerbait berezia antolatuko dutela aurreratu baitute.