Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egin dute Gorbeiatik
Deiadar Mendien Eguna ospatu zen zapatuan [irailak 24] Gorbeian. Datorren urteko Kolitzako igoera antolatuko duen Balmasedako Mendi Taldeak hartu zuen adarra.
Deiadar Mendien Eguna Gorbeian. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak Pandemia dela-eta urte bi isilik egon eta gero, Batzar Nagusietarako deia entzun zen berriro zapatuan [irailak 24] Gorbeian. Euria egin arren, asko izan ziren Gorbeiako tontorrera igo zirenak Deiadar Mendien Egunean parte hartzeko.
Batzar Nagusiek Lemoako Ganzabal mendi taldeagaz elkarlanean antolatutako mendi martxa 09:30ean abiatu zen Pagomakurratik. Taldeka, ordu biko ibilaldiaren ostean heldu ziren Bizkaiko mendirik altuenak dituen 1.481 metrora, eta tontorrera igon eta gero, Arrabako babeslekura jeitsi ziren, euria eta behelainoa zeudela-eta bertan egin zen ekitaldi nagusia.

Deiadar Mendien Eguna Gorbeian. Dantzariak aurreskua dantzatzen. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

Deiadar Mendien Eguna Gorbeian. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak