Jasangarritasunaren aldeko apustua egin dute Debabarreneko enpresek
Hamahiru enpresek egin dute bat ekimenarekin, tartean, Mutrikuko Naberan Sareak.
Asteklimarekin batera, Debabarreneko udalek, Debegesaren eskutik ingurumenaren aldeko hitzarmena sinatu dute, 2030eko Agendaren eta Ingurumen jasangarritasunaren aldeko apustua eginez, industria-enpresen ingurumen-jardunbide egokiei balioa emateko. Orain arte Debabarrenako hamahiru industria-enpresek bat egin dute ekimenarekin, tartean, Mutrikuko Naberan Sareak enpresak.
ABC Compressors, Bronymec, Danobat, EPC, Graficas Juaristi, Hervel, HRE Automation, Schaeffler Iberia, ScrapAd, Ascensores Beltran, SITAB eta Grupo Uncetak ere bat egin dute ekimenarekin. Enpresek beren jardunbide egokiak partekatu dituzte, horien artean aurkitu dira; produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriei eta industria-prozesuetako hondakinen balorazioa.”Aipatutako praktikak aurrera eramanez gero, CO2 emisioak 2139 tona murriztuko direla kalkulatzen da, hau da, urtean 2139 familiak isurtzen dutena”.
Ekimena irekia dela gogorarazi dute, eta eskualdeko ahalik eta enpresa gehienek bere ekarpena egitea espero du Debegesak. “Ekimenari esker, Debabarreneko industria-sektorea sektore aurreratua eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta dagoela erakustea da helburua”. Hortaz, jardunbide egokia partekatu nahi duten enpresak Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943- 82 01 10 telefonora deituta.