Hiru autok istripua eduki dute Markina-Xemeinen
Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, istripua 09:30ean gertatu da, Atxondo auzoan, suhiltzaileen etxe pareko bidegurutzean. Gidarietako bat zauri arinekin Galdakao-Usansoloko ospitalera eroan dute, anbulantzian. Istripuan hiru auto kaltetu direnez, garabiak behar izan dituzte ibilgailuak kaltzadatik kentzeko. Eta errepidea ere garbitu egin behar izan dute. “Denbora gehiago behar izan da zirkulazioa bi noranzkoetan aktibatzeko”.