Iker Badiola ondarrutarrak Kantauri Sari Bikaina jaso du
Tumoreen aurkako farmakoak garatzea helburu duen Nanokide Therapeutics enpresa saritu dute, eta talde sustatzailearen parte da ondarrutarra. Sari banaketa A Coruñan (Galizia) egin zen.
Iker Badiola Etxaburu ondarrutarrak sustatutako Nanokide Therapeutics enpresa saritu dute 2022ko Kantauri Sari Bikainen zazpigarren edizioan I+G+Bko Enpresa kategorian. Nanoteknologia minbiziaren aurkako konponbide bezala erabiltzeagatik.
Barikuan [irailak 30] egin zen sari banaketa, A Coruñan (Galizia). El Suplemento argitalpenak urtero ematen dituen sariek Kantauri kostaldeko enpresek hainbat esparrutan egindako lanari balioa ematea dute helburu.
Nanokide Therapeutics. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko ikerketa talde batetik sortutakoa. Tumoreen aurkako farmakoak garatzea du helburu, horretarako, plataforma nanoteknologiko propioa eta RNA mezularia eta mikroRNA teknologia ustartuz.