Lekeitioko Udalak gazteei zuzendutako etxeen alokairurako diru laguntzak emango ditu
18 eta 35 urte bitarteko lekeitiarrak eskaera egin dezakete azaroaren 25era arte.
Lekeitioko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek etxebizitza alokairuan har dezaten diru laguntzak emango ditu. Interesdunek haien eskaria aurkezteko epea zabalik dute azaroaren 25era bitartean. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutako alokairu errentak izango dituzte kontuan. Eskaerak udaleko bulego orokorrean egin beharko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero 94-603 41 00 telefonoa eta udala@lekeitio.eus posta elektronikoa jarri dituzte eskuragarri.
Diru laguntzaren ezaugarriei dagokionez, udalak gehienez ere alokairuaren %50 lagunduko du diruz, hau da, hilabeteko bakoitzeko 100 eurora arte. 2022ko alokairuak bakarrik izango dituzte kontua eta hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da.
Horrez gain, udalak zenbait baldintza jarri ditu gazteek diru laguntzak jaso ahal izateko. Esate baterako, hileko alokairua gehienez 650 eurokoa izan beharko da eta 18 eta 35 urte bitartekoak izan beharko dira etxebizitzako bizilagun guztiak, bizi diren menpeko adin txikikoak izan ezik noski. Elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Lekeitioko udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez 2 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den eguna erreferentziatzat hartuta.
Era berean, etxeko bizilaguna bakarra izatekotan, bere urteko diru sarrerak gehienez 25.000 eurokoak izan beharko dira, eta bi pertsona edo gehiagoren kasuan 35.000 euro. Interesdunek administrazioarekin Gizarte Segurantzan eta zergen betebeharretan egunean egotea da beste baldintzetako bat. Gainera, kide guztiak Lekeitioko Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.
Udaletik jakinarazi dutenez, diru laguntza bateragarria da Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun planagaz ere. Honek ere zenbait baldintza ditu, Bizkai, Araba eta Gipuzkoan sei hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea, etxebizitzako jabea ez izatea edota errentamendu-kontratuaren titularra izatea. Etxebizitza laguntza eskatzen duenaren ohiko egoitza iraunkorra izan behar da eta ezi du alokatzen duen pertsonagaz familia loturarik izan.