Entzia mendilerrora irteera bateratua egingo dute
Ibilbidea Andoinetik abiatuko da, Toberiako ur jauzietatik igaro eta Balloko gailurreraino ailegatuko da.
18,2 kilometroko ibilbidea izango da, eta 814 metroko desnibela izango du, gehiengo altuera 1.266 metro izanik.
Irteeran parte hartzeko eguena [urriak 13 ] da izena emateko azken eguna. Ondoko herrietan izena eman daiteke: Mutrikun (Aparra jantzi dendan edo Burumendi taldearen webgunean) eta Ondarroan (Anaitasuna tabernan). Irteeraren prezioa 12 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 15 eurokoa gainerakoentzako.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Debatik abiatuko da 7:30etan, eta autobusak lehen geldialdia Mutrikuko Txanbolingo birigilgunean egingo du, 07:35ean. Ondarroako Astilleruko geralekuan 07:45ean jarri dute hitzordua, eta Markina-Xemeinen 08:00etan.