Mutriku Sokatira Taldearen 50.urteurreneko erakusketaren inaugurazioa egingo da
Bihar [urriak 13], 18:30ean burutuko da ekitaldia. Erakusketa urriaren 23ra arte egongo da ikusgai.
Mutriku Sokatira Taldearen 50.urteurrenaren erakusketa zabalduko da bihar [urriak 13] Zabiel kultur etxean. 18:30ean abiatuko da inaugurazio ekitaldia, eta ondoren, 19:00etan, hitzaldia burutuko da.
Jose Antonio Girigolzarri Litri Gaztedi taldeko kirolaria, Sebastian Gurrutxaga Nuarbe taldeko kirolari ohia, Jone Zarraga Goiherri taldeko ordezkari eta tiralari ohia eta Javier Urresti Mutriku taldeko kirolaria izango dira hizlariak. Moderatzaile lanetan, berriz, Marije Ituarte arituko da.
Erakusketa urriaren 13tik 23ra egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.