V. Loratu Mutriku bonu kanpaina urriaren 17an abiatuko da
Urriaren 17tik azaroaren 6ra bitartean egongo da martxan kanpaina. Bonuak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri.

V. Loratu Mutriku bonu kanpaina martxan egongo da urriaren 17tik aurrera. Kanpainaren helburua Mutrikuko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako aktibitatea indartzea eta herriko familien ekonomian laguntzea da.
Udalak 1.200 bonu finantzatuko ditu, hain zuzen ere, 20.000 euro erabilita. Bonu sorta bakoitza 50 eurokoa izango da eta banatuta egongo da; 10 euroko hiru zati eta 5 euroko lau zati. Bonuak 50 euroko balioa izango du, baina herritarrak 35 euro ordainduko ditu, gainontzeko 15 euroak udalak ordainduko dituelarik.
Bonuak erosi ahal izateko nahitaezkoa da Mutrikun erroldatuta egotea, eta sei urtetik gorako herritar bakoitzak, gehienez, bonu sorta bat erosi dezake.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri, urriaren 17tik aurrera, astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatetan arratsaldez ere erosi ahal izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Nortasun agiria erakustea ezinbestekoa izango da bonua eskuratzeko, hortaz, lagun edo familiako kideren bati bonuak erosteko kasuan, agiriaren kopia bat erakutsi beharko da.
Hauek dira bonu kanpainaren baitan dauden establezimenduak:
Adats Ileapaindegia · Alazne Optika · Albaro Denda · Alboka Okindegi eta Kafetegia · Aldana Burdindegia · Alday Klinika · Ametza Taberna · Ansorregi Oinetakoak · Apain Estetika Zentroa · Aparra Arropa Denda · Arrizabalaga Harategia · Bare Bare Taberna · Beristain liburu denda· Bigara Fruta Denda · Dilaitz Barne Diseinua · Dotore Ileapaindegia · Ekoamalur Ekodenda · Garaia Arropa Denda · Gotzon Arraindegia · Gotzone Ileak Ileapaindegia · Iparragirre Altzariak ·Iratxe Lorak· Iratxe Masajeak ·Islada Fisioterapia · Ixasne Frutategia · Joseba Elezgara Masaje eta Osteopatia · Josune Ileapaindegia · Kalbaixo Jatetxea · Lasuen Elezgarai Botika · Lekube Burdindegia · Lon Apraiz Botika · Madariaga Paperdenda · Maider Pinto Estetika · Maneiro Lentzeria · Olaizola Arropa Denda · Ostadar Fruta Denda· Potero Denda · Sabina Denda · Tximak Ileapaindegia · Zuriñe Estetika