Leire Bilbao ondarrutarrak irabazi du Euskadi Literatura Saria
Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategoriako Euskadi Literatura Saria irabazi du 'Barruko Hotsak' lanarekin.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak gaur goizean eman ditu ezagutzera Euskadi Literatura sarietako aurtengo lehen hiru irabazleen izenak. Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egin den prentsaurrekoan. Leire Bilbao ondarrutarrak irabazi du Euskarazko Haur eta Gazte Literatura kategoriako Euskadi Literatur Saria, Barruko Hotsak lanarekin.
“Forma aldetik, poesia bisuala dela, kaligramaren generoa berritzen duena, errimaz eta erritmoz betea. Liburuko testuaren, tipografia-jolasen eta irudien ustekabeko uztarketek eragiten duten txundidurak askotariko irakurketak egiteko aukera eskaintzen duena” adierazi du epaimahaiak Bilbaoren lanari buruz.