Badator Ondarroako Literatur Amuak jaialdia
Jon Maia, Leire Bilbao, Anita Maravillas konpainia, Augustin Zubikarai lehiaketa eta bertso saio feminista, egitaraua osatzen duten ekimenen artean daude.

Ondarroako Udal Euskara Batzordeak antolatuta, letren eta hitzen lurralde bilakatuko da Ondarroa Literatur Amuak jaialdiarekin. “Sormena, ikuskizuna eta jolasa izango dira berben bueltan aritzeko bideak”.
Urriaren 27an abiatuko da jaialdia. Urtero legez, Nanoipuin lehiaketarekin eta Augustin Zubikarai nobela bekarekin. Iazko Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Mikel Alvarez Sarriegi idazleak bere proiektutik sortutako Euskalia eleberria aurkeztuko du: nobela beltzaren eta umore tonuaren artean mugitzen zen proiektua aurkeztu zuen Alvarezek, eta hortik dator orain bere lana.
Literatur Amuak jaialdiko ikuskizun jendetsuena Kantu bat gara emanaldia izango da, Beikozinan, Jon Maiaren eskutik. Sarrerak Beikozinan salduko dira, pertsonako lau gehienez, urriaren 21etik aurrera, 10 eurotan.
Herritarrak erdigune. Ondarroako Literatur Amuak jaialdiak herritarrei leku berezia egingo die, eta hitzordua urriaren 29an 18:00etan izango da. Etxeko urak poema bildumaren errezitaldia eskainiko du Bilbaok: “Amatasunari buruzko liburu bat baino, amatasunetik idatzitako liburu bat da”.
Azken hitzordua, Kotondarrak familientzako txotxongilo ikuskizuna izango da, Anita Maravillas konpainiaren eskutik. Kaleko egitarauan 17:00ean hasiko dela adierazten duen arren, azken orduko aldaketak direla eta, 18:00etan hasiko da ikuskizuna. Kasu honetan ere sarrerak erosi beharko dira, 2 euro balioko dituzte, eta horiek ere Beikozinako leihatilan eskuratu beharko dira, urriaren 21etik aurrera.
EGITARAUA
Urriak 27, eguena
- Nanoipuin lehiaketa, eta Zubikarai nobela sariak. XXII. edizioko sariduna aurkeztuko da. Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia nobela aurkeztuko du, XXI. edizioan saritua. Joxemari Urteaga eta Xabier Mendiguren solaskide. 18:00etan, Kofradia Zaharrean.
Urriak 28, barikua
- Kantu bat gara, Jon Maiarekin. 21:00etan, Beikozinin. Sarrera 10 euro.
Urriak 29, zapatua
- Liburuen amuak. Eider Rodrigezekin Eraikuntzarako materiala nobela hizpide, Joxemari Urteagak lagunduta. 10:00-12:00, Kofradia Zaharrean.
- Etxeko urak. Leire Bilbaoren errezitaldia. 18:00etan, Kofradia Zaharrean.
Urriak 30, domeka.
- Bertso saio feminista. Maite SArasola eta Enare Muniategi 13:00etan, Kalekutzin.
- Irakurraldia. Ondarroako lehenego andra-gizonen bizipen celebrean. Josu Arrizabalagaren ahotsean. 18:00etan, Kofradia Zaharrean.
Urriak 31, astelehena
- Arimen gaua. Argiak itzali eta… Xanguli Manguli.19:00- 21:00, Kalerik kale, Alde Zaharrean, Kaleandi, Pixape, Txomin Agirretik kanposantu arte.
Azaroak 1, martitzena
- Kotondarra. Txotxongilo ikuskizuna, Anita Maravillas konpainia. Familientzako ikuskizuna. 6 urtetik aurrerakoentzat. 17:30ean, Beikozinin. Sarrera bi euro.