Berriatua literaturaren plaza izango da barikura bitartean
Martitzenean [urriak 18] hasi eta barikura [urriak 21] bitartean bost literatur ekintza egongo dira aukeran, ume zein nagusientzat.
Literatur Astea izenburupean, bost emanaldi eskainiko dira martitzenetik [urriak 18] barikura [urriak 21] bitartean; ume eta nagusiei zuzendutako ekintzak egongo dira.
- Martitzena [urriak 18]: 17:00etan Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalari taldeko kideek Amonaren istorioak ikuskizuna eskainiko dute liburutegian 3 urtetik gorakoentzat. 19:00etan, ostera, talde bereko partaideek Munduko emakumeak kontakizuna eskainiko dute bideo gelan, eta hori nagusiei zuzenduta egongo da.
- Eguaztena [urriak 19]: Irakurketa Klubeko kideak Joxean Agirreren Solteroen dantzalekuak liburuaz ariko dira, 19:00etan, liburutegian.
- Eguena [urriak 20]: Ana Apika ipuin kontalariak Besoetako ipuinak kontakizuna eskainiko du; saioa 12-36 hilabeteko umeei zuzenduta dago.
- Barikua [urriak 21]: Maria Luisa Arrietak Mi despertar liburua aurkeztuko du, 19:00etan, bideo gelan.