Bi podium eskuratu dituzte Solabarrieta eta Badiolak
Zutikako kategorian lehenengo postua eskuratu dute Espainiako Txapelketan. Etzandakoan, berriz, bigarren postua.

Kirol Egokituko Espainiako Federazioak antolatutako ekimenak 2022ko txapelketan emaitza onenak lortu dituzten tiratzaileak bildu ditu Camasen (Sevillan) Espainiako Txapelketa lehiatzeko, eta bertan aritu dira Ager Solabarrieta eta Maite Badiola ondarrutarrak.
Zutikako kategorian lehenengo postua eskuratu eta urrea irabazi dute ondarrutarrek, etzandako kategoriari dagokionez, berriz, zilarra lortu dute. Emaitza paregabeak lortuta, begirada Al-Ain (Arabiar Emiratoak) ezarrita dute, hain zuzen ere, mundu mailako txapelketan parte hartuko baitute azaroan, Sonia Rivero eta Antonio Cobosekin batera.