Eneko Azkarate ondarrutarra, laugarren Gandiako triatloian
Ondarroako Koaxi triatloi taldeko kideak bigarren postua eskuratu du 30-34 urteko kategorian.

Zapatuan [urriak 15] Gandian lehiatu zen distantzia luzeko ICAN triatloi txapelketa eta Eneko Azkarate Alkorta ondarrutarrak laugarren postua eskuratu zuen, hain zuzen ere, 9.22.15eko denboran ibilbidea osatuaz.
Ondarroako Koaxi triatloi taldeko kideak ironman distantziako proba denbora izugarriagaz osatu zuen. Igeriketako 3,8 kilometroak 01.01.02ko denboran osatu zituen. 05.04.33ko denboran bizikletako 183 kilometroak eta korrikako 42 kilometroko lasterketa, berriz, 03.11.10eko denboran.