Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Portuaren gaia lantzeko herri batzordea sortzea proposatu du Mutrikuko EH Bilduk

Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak portuaren inguruan azken hilabetean izandako bileren berri eman du EH Bilduren herri batzarrean. Danborzaleak herri plataformak egindako eskaerari buruz ere hitz egin du.

Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea eta Maider Elustundo Mutrikuko EH Bilduko ordezkaria, herri batzarrean.
Naia Arantzamendi
Mutriku
2022/10/19

Maider Elustondok hartu zuen hitza EH Bilduren ordezkari bezala atzoko [urriak 18] herri batzarrean. Herri galdeketa herri ekimenetik sortutako eskaera izanik, proposamen zehatz bat aurkeztu zuen alderditik: sentsibilitate desberdinetako kideez osatutako batzorde bat osatzea herri galdeketarekin aurrera joateko. Batzordea, eztabaidarako izan beharrean, herri galdeketa antolatzeko izango litzateke (datak, galderak…). “EH Bilduko kideak batzordearen parte izateko prest agertu gara, baina batzordea mistoa izan beharko litzateke. Herri ekimenetik sortutako proposamena, herri ekimenak aurrera eraman behar duelakoan, laguntzeko prest gaude”. Proposamena Danborzaleak herri mugimenduari jakinarazi gabe dagoela zehaztu zuen.

Joseba Palenzuela alkateak, bestalde, adierazpen argigarri bi egin nahi izan zituen, udan bere pertsonaren inguruan egon diren esanei buruz: “Nire inguruan egon diren esanen harira, nire ahotik erantzun bat merezi duzuela uste dut. Entzuna da 2021eko uztailean Tapia eta Erkorekarekin bildu nintzenean jakin nuela babes dikea egingo zela, eta ez da horrela, gezurtatu egiten dut baieztapen hori. Guk otsailaren 7an jakin genuen Interneten ezarri zuten albiste baten bidez Jaurlaritzak esleipen prozesua abiatu zuela. Ez lehenago, eta ezta formalki ere”. Bestalde,  esan zuen beti alderdiaren irizpidearen baitan mugitu direla, bai bera eta baita bere lan talde guztia ere.

Esleipen prozesua martxan zegoela jakinda, erantzuna emateko asmoz etorri zen maiatzaren 7an egin zen herri batzarra. Dikearen gaiari heldu,  eztabaidatu eta planteamendu ezberdinak egiteko gune bilakatu zen. “Dikea egingo zela onartuta, barruan zer? izan zen kezka nagusia, eta herri proposamen bat egin behar zela iruditu zitzaigun. Mutrikuar guztien artean sortuko zen proposamen bat eraikitzea”. Palenzuelaren esanetan, bileratik “uste orokortu batekin” atera ziren, hala nola, dikea egingo zela. Baita kezka batekin ere, dikea amaitzean zer etorriko zen. “Garbi ikusten genuen dikea ‘geldiezina’ zela, eta aurrera begirako horretan jarri ginen”.

Udan iritzi ezberdinak agertu eta indartu dira herrian. “Iritzi ezberdinak agertu dira, tartean, Danborzaleak herri mugimenduaren sorrera eta indartzea. Indar horren erakusgarri, 719 sinadurarekin agertu ziren udalera herri galdeketa bat burutzeko eskariarekin”.

Irailean udaleko hiru alderdien arteko bilera egin zen, elkarren artean udan izandako bizipenak partekatu eta balorazio bat egiteko asmoz. Palenzuelaren esanetan, bileran Danborzaleak plataformak udan egindako lanketa ikusita, harreman bat egiteko nahia agertu zen, tartean harremanik ez zelako egon udalarekin. Hortik sortu zen Danborzaleekin egin zuten lehenengo bilera: “Jakinda sinadurak agertuko zirela, enplazamendu bat adostu zen, sinadurak eta eskaerak etorritakoan beste bilera bat egitea hitzartuta”. Udalera sinadurak eta eskaera aurkeztu ziren, hain zuzen ere, udalak herri galdeketa bat abiatzeko proposamena. 

Interpretazio ezberdinak zituen gaia izanik, txosten juridiko bat egin zuten, eta bigarren bilera egin zuten Danborzaleekin. “Egindako eskaerari udalak ezetza eman behar izan zion, eskumenetatik kanpo dagoen gaia delako, ezintasun bat dagoelako, ez egiteko nahi eza”. Hala ere, Palenzuelak argitu duenez, “herri espresio” bat bideratzeko aukera dago: “Herri espresio bat emango balitz herrian eta udalari transmitituko balitzaizkio herrian egindako ariketa eta ondorioak, transmititu egingo genukeen dagokion lekura, eskumenak dituen horri”. Azaldu zuenez, “subjektu aktibo bezala ezin du parte hartu udalak, baina bai subjektu pasibo bezala”.

Herriaren etorkizuna eta portuaren etorkizuna eskutik doazela adierazi zuen Palenzuelak: “Danborzaleek ikusarazi dituzten herriaren kezkak eta beldurrak maiatzaren 7an hitz egin zen horretara eraman behar dira. Erakunde ardura batetik herriaren kezkari aurrea hartu eta ariketa kolektibo bat egitea. Guztion artean eraikitzea herri eta portu honentzako etorkizuna, bihar pasatuko dena bezala ulertuta, kanpotik etorriko denaren zain egon gabe”.

Unai Urruzuno EH Bilduren legebiltzarreko kide eta mahai politikoko bozeramaileak, bestalde, kokapen politikoari buruz hitz egin zuen, gaur egungo egoeraren berri eman eta gai nagusiei buruzko hausnarketa eginez.

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.