'Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bidea' hitzaldia, Mutrikuko Zabielen
Bihar [urriak 25] izango da hitzaldia, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.
Paula Kasares soziolinguistak Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak hitzaldia eskaniko du bihar [urriak 25], 18:00etan, Zabiel kultur etxean. Mutrikuko udalak antolatutuako ekimena, saio magistrala baino gehiago, hizketaldi irekia izango da, galderei eta kezkei erantzuna emateko.
“Haurrak euskaldun hazi nahi dituzuen familiontzako, euskaraz dakizuenontzat eta ez dakitenentzat, familia orok duen egiteko garrantzitsuaz aritzeko”.