Zabalik dago Ondarrutar Naturala lehiaketan izena emateko epea
Urtarrilaren 2an burutuko da ekimena Beikozini aretoan.
Aurten ere Ondarrutar Naturala jolas herrikoia burutuko da, urtarrilaren 2an, Beikozini aretoan. Bikoteka izena emateko aukera zabalik dago. “Herriko historia, euskara eta herri hizkera, kalea, kultura, ondarea, bitxikeriak…zenbat dakizu gure herriari buruz?”.
Arantza Atxurra Aranguren euskara zinegotziak azaldu ditu jokoaren gorabeherak: “Bikotekako jolasa da eta Ondarroako kontu desberdinen inguruko galderez osatuta dago: galdera-erantzunak, mimika, ikusleen parte hartzea, herriko gai desberdinak… domeka arratsaldea herriko gorabeheren inguruan ondo pasatzeko saio aproposa izaten da”.
Izena ematea. Udal euskara zerbitzuan edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoaren bidez izena eman daiteke. “Pertsona heldu birek edo heldu batek eta gazte batek osatu ahalko dute bikotea”. Adin txikikoei dagokienez, Lehen Hezkuntzako 5.mailatik aurrerakoek parte hartu dezakete. “Horiek 16 urtetik gorako bategaz osatuko dute bikotea. Izan ere, 16 urtetik gorakoak heldu modura hartuko dira”.
Parte hartzeko gonbitea luzatu dute Udaletik: “Denok ikasten dugu herriari buruzko zerbait Ondarrutar Naturala lehiaketan. Beraz, animatu eta eman izena”.