Ugaitz Alegriak parte hartzen duen 'Love & Money' obra estreinatuko dute Arriagan
Estreinaldia eguaztenean [urriak 26] izango da, 19:30ean, Bilboko Arriaga antzokian. Azaroaren 4tik 27ra Pabellon 6en egongo da ikusgai. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
Love & Money Pabellon 6ko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpena da; Denis Kelly-ren lanaren euskarazko egokitzapena da (estreinaldirako sarrerak Internetez erosi daitezke). Lehenengo aldia da Pabellon 6ek soilik euskaraz ekoitzitako antzezlan bat eskaintzen duena. Arriagan estreinatu eta gero, azaroaren 4tik azaroaren 27ra arte Pabellon 6en ikusi ahalko da (sarrerak Internetez erosi daitezke).
Umorea oinarri hartuta, obrak kontsumo gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz hausnartzera gonbidatzen eta bultzatzen du. Bide horretatik, antzezlanak zorpetuta dagoen bikote baten infernurako jaitsiera erakusten du, diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean maitasunetik zer geratzen den galdetzeko.
- Egilea: Dennis Kelly.
- Zuzendaria: Cecile Marquette.
- Itzulpena: Idoia Barrondo.
- Aktoreak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz Garcia Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano.
Sinopsia: David maitemintzen ari da. Arrazoi profesionalengatik neska frantses batekin duen posta elektroniko trukeak maitasunean sinestera eraman du berriro. Baina Davidek sekretu bat dauka. Eta sekretu hori jasanezina da, eta emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri batera eramango du.
Jess maiteminduta dago. Zoriontasuna eros daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.