Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera, Ondarroan
Aurretiaz hitzordua hartu behar dela jakinarazi dute.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da, urriaren 28an, 31an eta azaroaren 2an. Hain zuzen ere, Arraun Egoitza aurrean.
Azterketa egiteko interesa dutenek aurretiaz hitzordua eskatu beharko dute 686 90 04 32 14 telefono zenbakira deituta.