Ibilaldiaren lehenengo ekimena, jendetsu bezain girotsu
50 lagunek parte hartu dute Ibilaldia 2023 ekimenaren baitan herrian antolatutako lehenengo ekimenean.
2023an Ondarroan ospatuko den Ibilaldiaren harira, Zubi Zahar Herri Ikastolak hainbat ekimen burutuko zituela aurreratu zuen. Hain zuzen ere, zapatuan egin zen lehenengo ekimena, Musika Plazan: ping pong txapelketa.
LH5etik DBH4ra bitartekoei zuzendutako ekimenean 50 lagunek parte hartu zuten, eta lagun giroan arratsalde ederra pasatu zutela aipatu dute antolatzaileek.