Literatur Amuak ekimenaren lehenengo hitzordua
Nanoipuin lehiaketako eta Augustin Zubikarai bekako irabazleen sari banaketa egingo da bihar [urriak 25]. Mikel Alvarezek 'Euskalia' liburua aurkeztuko du.
Literatur Amuak ekimenari hasiera emango diote bihar [urriak 26] Nanoipuin lehiaketa eta Augustin Zubikari nobela sariagaz.
18:00etan, Kofradia Zaharrean bilduko dira Nanoipuin lehiaketako irabazleen sari banaketagaz hasteko. Leire Bilbao eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak izendatu ditu jada aurtengo irabazleak:
- Lehenengo saria (400 euro): Doltza Txakartegi Beitia
Gela batetik irtetzean ia beti itzaltzen dugu argia, nahiz eta norbait egon barnean.
- Bigarren saria (200 euro): Inge Revuelta Bustingorri.
Oskolarekin jaio zen barraskiloak ezin zuen barearen lasaitasuna ulertu.
- Hirugarren saria (100 euro): Joseba Bedialauneta Aramaio
Ilunpearen beldur zen Aratz. Ohean zen, urduri, begiak itxi zituen. Ilargia piztu zuen lehenengo; izarrak gero. Gau distiratsua igaro zuen.
Augustin Zubikarai. Ondoren, Patxi Zubizarreta aurtengo Augustin Zubikarai bekaren irabazlea sarituko dute. Gau Otsoa proiektuak 6.000 euroko saria jasotzeaz gain, Elkar argitaletxearekin liburua argitaratzea bereganatu ditu.
2021ean Augustin Zubikarai nobela beka irabazi zeun Mikel Alvarezek Euskalia liburua aurkeztuko du. “Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea”.