Mutrikuko udako TAO sistema baloratzeko inkesta zabaldu du udalak
Inkesta betetzeko azken eguna azaroaren 6a izango da.
Mutrikuko Udalak udako TAO sistema baloratzeko inkesta martxan jarri du, eta bi aukera daude inkesta betetzeko;
online edo paperean, udaletxeko sarreran jarritako buzoian.
“Inkestaren helburua da pasa den udan martxan jarri diren TAO sistemaren aldaketen inguruan herritarrek duten iritzia eta balorazioa jasotzea”. Jakinarazi dutenez, balorazioak eta iritziak hurrengo udarako hobekuntzak eta aldaketak egiten jarraitzeko ezinbestekoak izango dira.