XIV. Lekitto Bixirik herri krosa antolatu du Amandarri triatloi taldeak
Datorren martitzenean [azaroak 1] herriko txiki eta nagusiek kaleetan barrena egingo dute korrika.
Amandarri triatloi taldeak XIV. Lekitto Bizirik herri krosan parte hartzeko deia luzatu du. Hitzordua datorren martitzenean [azaroak 1] da, baina korrika egiteko izena eman beharra dago. 13 urtetik aurrerakoek 10 euro ordaindu behar dituzte eta www.herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena urriaren 31ko 22:00ak arte. Dortsala irteeran jasoko dute egunean bertan 10:30etik 11:45era.
Lau multzotan banatu dute. Egunean bertan eman beharko dute izena umeek eta opari bat jasoko dute. “Helburu bakarra lagunekin ongi pasatzea eta kirola egitea izango da”, adierazi dute antolatzaileek. Gazteen sailkapenik ez da egongo Haur Hezkuntzako hirugarren, laugarren eta bosgarren mailakoak 11:00etan hasiko dute 200 metroko korrika saioa. Lehen Hezkuntzako 1.-2.-3. mailakoek 500 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta 11:15ean dute irteera ordua. LH 4-5-6koak kilometro bat egin beharko dute aringa-aringa 11:30eatik aurrera. Azkenik, DBH 1etik aurrerakoek 5,5 kilometro egin behar dituzte korrika eta 12:00etan aterako dira.
Lasterketa amaitu eta gero produktu desberdinen zozketa egingo dute herriko plazan. Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo dute azken korrikalaria iritsi bezain laster. Antolatzaileek, berriz, ez dute jai giroa bakarrik lasterketetara mugatzea, eta horregatik, jarraipena eman nahi diote txosna bat kokatuz edari eta jatekoagaz. “Helburua da Lekeitio herria osatzen duten auzoak paraje eta ibilbide ezberdinak jendeari erakustea lagun artean kirola sustatuz”.