2022/10/28

Euskaraldia babestu dute ziortza-bolibartarrek, egitarau zabala aurkeztuz

Euskaraldiagaz bat egiten dutela adierazi eta ariketak iraungo duen egunetarako askotariko ekintzak antolatu dituzte Ziortza-Bolibarren.

Markina-Xemeinera ailegatu da 'Euskal Kulturaren Nazioarteko Atea' erakusketa

Bilboko Euskal Museoaren erakusketa ibiltaria gaurtik [urriak 28] azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Bizenta Mogel parkean. Helburua museoaren bilduma herritarrengana hurreratzea da.

XIV. Lekitto Bixirik herri krosa antolatu du Amandarri triatloi taldeak

Datorren martitzenean [azaroak 1] herriko txiki eta nagusiek kaleetan barrena egingo dute korrika.

Lea-Artibaiko eta Busturialdeko kooperatibek ere Euskaraldiagaz bat egin dute

Babesteaz gain, modu aktiboan parte hartuko dutela esan dute ondoko kooperatibek: Kide, Eika, Fagor Arrasate, Cikautxo, Leartibai Fundazioa, Burdinola, Maier eta Laboral Kutxa.

ETX kultur taldeak eta guraso elkarteak Etxebarriko Arimen Gaba antolatu dute

Bihar [urriak 29] mozorroak prestatuko dituzte eta horiek astelehenean [urriak 31] erakutsiko dituzte.

Martxan dago Mutrikuko Errugbi Taldea

Errugbi eskola ere abian da, eta taldea zabalik dago nahi duenak parte hartu dezan.

Gehiago