Giro paregabean ospatu dute VIII. Usotegi Eguna
Idoia Zabala eta Edu Zabala nagusitu dira aitzur jaurtiketan.
Lekitto Bedarra taldeak hamar urte betetzen ditu aurten, eta zortzigarren Usotegi Egunaren baitan ospatu dute, Lekeitioko Usotegi parkean. Giro paregabean ospatu dute eguna, haur zein nagusi.Ā
Eguerdian eman diote hasiera Usotegi Egunari. Parkean Ā plakaren berrikuntza aurkeztu dute, eta lan egin duten hiru artistak izan dira Ā plaka erakusteaz arduratu direnak. Ondoren,Ā 30 pertsona elkartu dira mahai inguruan paella bazkaltzeko.

Ohi legez, txorimaloa prestatuĀ duteĀ guztien artean, etaĀ aitzur jaurtiketa txapelketari ekinĀ diote. Parte hartzaileek lehenengo tandako jaurtialdiak egin ondoren, finalerako jauzia eman dutenen artean lehiatu dute finala. Idoia Zabala nagusitu da emakumezkoen artean, 9 metro eta 5 zentimetroko jaurtieragaz. Gizonezkoetan, berriz, Edu Zabala izan da nagusi 20 metroko jaurtiketa izugarriagaz. Ā Lehiari amaiera emanda, sari banaketari ekin diote, etaĀ Jakoba Errekondoren hitzaldiagaz gozatzeko aukera izan dute ondoren.
Jai giroari amaiera emateko, su artifizialak jaurtitzea aurreikusi zuten, baina alarma egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan dute.