Ekologia jardunaldiak eskainiko dituzte Zabielen
Hiru jardunaldi eskainiko dituzte abendura artean. Eguaztena [azaroak 2] izango da lehenengo jardunaldia, 19:00etan.
Mutrikuko Udalak ekologia jardunaldiak antolatu ditu, hiru hitzaldiz osatuta egongo da, eta Zabiel kultur etxean burutuko dira.
Eguaztenean [azaroak 2] izango da lehenengo jardunaldia, 19:00etan, Zabielen. El crecimineto sin fin toca su fin hitzaldia eskainiko du Antonio Aretxabala geologoak.
Bigarren jardunaldia azaroaren 15ean izango da, 19:00etan Angula eta aingiraren misterio miresgarria Estibaliz Diaz Biologian doktorea den Aztiko teknikariaren eskutik.
Azkenengo jardunaldia, abenduaren 1ean izango da, 19:00etan. Iñigo Urrutikoetxea ingurumen ingeniari eta ekintza klimatikoaren teknikariak eskainiko du Berdeguneen funtzioak hiri barnean hitzaldia.