Mendi irteera antolatu dute Legutiora
Izena emateko azken eguna eguena [azaroak 3] izango da.
Domekan [azaroak 6] izango da mendi irteera. Legutiotik abiatuko dira, eta Jarindo, Maroto, Isuskitza eta Albertia gailurrak egingo dituzte. 16,2 kilometroko ibilbidea izango da, eta 730 metroko desnibela izango du. Antolatzaileek zehaztu dutenezĀ bost orduko irteera izatea aurreikusten da, zailtasunik gabekoa.
Irteeran parte hartzeko eguena [azaroak 3] da izena emateko azken eguna. Ondoko herrietan izena eman daiteke: Mutrikun (Aparra jantzi dendan edo Burumendi taldearen webgunean) eta Ondarroan (Anaitasuna tabernan). Irteeraren prezioa 12 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 15 eurokoa gainerakoentzako.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Debatik abiatuko da 7:30etan, eta autobusak lehen geldialdia Mutrikuko Txanbolingo birigilgunean egingo du, 07:35ean. Ondarroako Astilleruko geralekuan 07:45ean jarri dute hitzordua, eta Markina-Xemeinen 08:00etan.