Ondarroako EH Bilduk ekimenak egingo ditu asteburuan
Azaroaren 12ko manifestaziora joateko autobusetan izena ematea zabalik dago.
Ondarroako EH Bilduk 2023ko hauteskunde kanpainarekin abiatzeko asmoz, herri batzarra deitu du zapatuan [azaroak 5], 17:30ean, Kofradia Zaharrean. Aipatu dutenez, hauteskude kanpainaren prestaketarekin hasteko lehenego batzarra izango da, eta zerrendak egiten hasiko dira.
Domekan [azaroak 6], berriz, Euskal Olatu geldiezina azaroaren 12ko Bilboko manifestazio nazionalera begira jarriko dira, eta argazki erraldoia ateratzeko deia luzatu dute, 12:00etan, Itsasaurren. Aurreratu dutenez, Itsasaurren geratuko dira, baina argazkia txalupa batean aterako dute. “Itsasaurrera hurbiltzeko deia egin dugu, eta bertaratzen direnei bertan emango dizkiegu azalpen guztiak”.
Autobusak. Gainera, azaroaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusetan izena emateko aukera abian dago. Hain zuzen ere, Anaitasuna tarbernan, Kuriken eta Kabian apuntatzeko aukera dago jada.