Alber Garciak irabazi du Peru Abarka album lehiaketako ilustrazio saria
Azaroaren 18an 20:00etan aurkeztuko dute album ilustratua, Markina-Xemeingo Esperantza Aretoan.

Alber Garciak egin du Peru Abarka album lehiaketako narrazio onenaren saria jaso zuen Igor Mercadoren Txikle bat marrubizkoa lanaren ilustraziorik onena. Horrela erabaki du album lehiaketako epaimahaiak: “Testura soilekin lortutako ilustrazio iradokitzaileak dira irabazlearenak. Erabilitako teknika espresiboak misterio puntua gehitzen dio narrazioari”.
Helburua zen narrazio irabazlea hoberen ilustratzen duen proposamenik onena aurkitzea. Aurtengo Peru Abarka album lehiaketako ilustrazio txapelketara sei ilustratzaile aurkeztu dira. Garciak irabazi du 2.000 euroko saria eta Erein Argitaletxearekin lana argitaratzeko aukera. Ekainaren 24an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Lana aurkeztu dutenek ilustrazio bikoitza DIN A-3 formatuan guztiz amaituta eta koloretan egin behar izan dute eta portadaren zirriborroa eta Story boardak gutxienez lau ilustrazio aurkeztu. Edozein teknika erabili ahal izan dute, betiere formatu digitalean aurkeztuta.
Aurkezpena. Azaroaren 18an 20:00etan aurkeztuko dute album ilustratua, Esperantza Aretoan.